9 de junio de 2009

Abortuaren alde/A favor del aborto

Ehundaka eta ehundaka pertsona bildu ziren pasa den larunbatean Bilbon abortuaren aldeko manifestazio batean, bertan abortuaren izaera penala kentzeko eskaera egin zuten bertara bildutakoek.
Euskal Herriko mugimendu feministak argi utzi zuen zein den bere jarrera gai honen inguruan, lema ikusi besterik ez zegoen: "Geure gorputza, geure erabakia".
Manifestazioan parte hartzen zuten gehienak emakumeak izan arren gizonezko asko ikus zitezkeen kolore moratuz jositako kaleetan.
Manifestazio amaieran izandako ekitaldian erabakia emakumeena dela aldarrikatu zuten, emakkumeek sexualitate atsegina eta amatasun askeaz gozatzeko eskubidea dugula aldarrikatu zuten eta honekin batera abortua osasun sistema publikoaren barnean eskaini beharreko eskubide bihurtzea aldarrikatu zuten.

29 de mayo de 2009

Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa/ Manifestación a favor de conseguir el derecho al aborto libre

Datorren larunbatean ekainaren 6an abortuaren aldeko manifestazioa egingo da Bilboko Arriaga plazatik abiatuta.


El próximo día 6 de junio, se celebrará una manifestación a favor del derecho al aborto.

Deialdia/Convocatoria

Bi legionario atxiloturik/ Dos legionarios detenidos

Melillako militarren kuartelean bi legionario atxilotuak izan dira beraien kuatelkide den beste neska bati eragindako abusu sexual eta tratu iraingarriak direla eta. Akusatuak fidantzarik gabeko kartzela dute momentuz, epaiketa izan bitartean.
Neskak bere nagusiei esan zien zer gertatu zitzaion baina aldi berean Guardia Civil-aren kuartelean salaketa jarri zuen. Nagusi hauek neurri judizialak hartu aurretik beraien neurriak ere hartuak zituzte, esaterako espediente bat irekitzea.
Dos legionarios de Melilla se encuentran en prisión sin fianza después de ser acusados de un delito de abusos sexuales y trato vejatorio.
La chica denuncio los hechos tanto a sus superiores como a las autoridades policiales. Y tanto un cuerpo como el otro tomaron medidas en contra de los dos agresores.

25 de mayo de 2009

Kale izendegiak matxistak

Azken boladan feminista talde ezberdinek argitara eman duten gertaera bat da. Kale izen gehienak gizonen izenean agertzen dira emakumeak alde batera utziaz. Garrantzitsua da emakumeen presentziaren inguruan egiten diren borroken artean honelakoak ere sartzen joatea.

19 de mayo de 2009

Emakumeen kirola indarrean/ El deporte femenino en alza

Azken egun hauek emakumeen kirolean oso esanguratsuak izan dira. Asteko joan de astean Itxakok (Lizarrako eskubaloi taldeak) Espainiako Ligako txapeldun izatea lortu zuen. Lau egun beranduago EHF titulua irabazi zuen. Eta amaitzeko atzo bertan, Edurne Pasaban mendigoizaleak bere 12. zortzimilako lortu zuen. Beraz, 2 besterik ez zaizkio lortzen zortzimilako guztiak burutzeko. Esan behar da gainera, 12 lortu dituen emakume bakarra dela eta historia egiteko zorian dagoela.
Los últimos días estan resultando realmente satisfactorias para el deporte femenino. El Itxako (equipo de Lizarra de balonmano) se proclamó como campeona de la Liga española y de la EHF. Además de los triunfos de este grupo de chicas, mencionar que Edurne Pasaban ha logra ascender su duodecimo ochomil. Por lo tanto está a dos de los 14 y también a un paso de hacer un hueco en la historia.

15 de mayo de 2009

Irunen emakume bat hil du bere gizon ohiak/ Asesinada en Irun una mujer

Hilaren 10ean emakume bat hil zuen bere gizon ohiak Irunean eta emakumea lagutzen saiatu zen gizona zauritu zuen erasotzaileak. Erasotzaileak hil zuen emakumearen kotxearen aurka egin zuen lehenik eta eraso honek sortutako ezustekoaz baliatuz, labankadak eman zizkion. Labankadak ematen zizkion bitartean, motorrean zioan gizon batek laguntzeko asmoa erakutsi zuenean gizon ohiak gizon hau ere zauritu egin zuen.
Bestalde, iadanik 24 dira aurten hildako emakumeak. INDARKERIARIK EZ!!!
El pasado 10 de mayo un hombre asesino a su ex pareja en Irun, y hirió a otro hombre que intentaba socorrer a esta. El agresor, golpeó el coche de su ex pareja con su coche y posteriormente la sacó del coche y la apuñaló en varias ocasiones causandole la muerte.
Un motorista que intentaba ayudarla también resulto herido.
Por otra parte ya son 24 las asesinadas este año. NO MÁS VIOLENCIA!!!

5 de mayo de 2009

16 atxilotu/ 16 detenidos

16 pertsona atxilotu dituzte, pederastia kasu baten ondorio bezala. Akusatuek pornografia dokumentu ugari zituzten non 5 eta 10 urte arteko neska txikiei egindako gehiegikeriak ikus zitezkeen.
Atxilotuen artean irakasle bat eta militar bat aurkitzen dira besteak beste, eta Espainiar estatuan zehar izan dira atxiloketak.
16 personas han sido detenidas por pederastia. Los acusados, presuntamente, tenian material pornografiko donde se podian ver imagenes de niñas de entre 5 y 10 años recibiendo abusos.
Entre los detenidos hay un profesor y un militar entre otras profesiones. Entre los detenidos podemos encontrar a personas de distintas partes del estado español.