Ehundaka eta ehundaka pertsona bildu ziren pasa den larunbatean Bilbon abortuaren aldeko manifestazio batean, bertan abortuaren izaera penala kentzeko eskaera egin zuten bertara bildutakoek.
Euskal Herriko mugimendu feministak argi utzi zuen zein den bere jarrera gai honen inguruan, lema ikusi besterik ez zegoen: "Geure gorputza, geure erabakia".
Manifestazioan parte hartzen zuten gehienak emakumeak izan arren gizonezko asko ikus zitezkeen kolore moratuz jositako kaleetan.
Manifestazio amaieran izandako ekitaldian erabakia emakumeena dela aldarrikatu zuten, emakkumeek sexualitate atsegina eta amatasun askeaz gozatzeko eskubidea dugula aldarrikatu zuten eta honekin batera abortua osasun sistema publikoaren barnean eskaini beharreko eskubide bihurtzea aldarrikatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario