10 de junio de 2009

Asteburu honetan Bilboko Bolueta auzoan bortxaketa kasu bat gertatu da. Gertakaria goizeko 7ak aldera gertatu zen. Gertakaria etxeko portaletan gertatu zen, emakume gaztea bi gizonek erasotu zutenean, hainbat bizilagunek bere oihuak entzunda behera jaitsi zirenean neska aurkitu zuten arropa apurtuarekin eta hainbat golperen arrastoarekin.
Neska ospitalera eraman zuten. Bitartean ertzaintzak bere ahalegin guztiak egin zituen bortxatzaileak atxilotzeko. Igande eguardi aldera bi ustezko errudunak atxilotu zituztelarik.
Boluetako biztanleak beraien kezkak azaldu zituzten komunikabideetan auzoaren egoera zela eta. Liskar asko gertatzen omen dira inguru horretan eta bizilagunak iadanik nazkatuta daude bizi duten egoera honekin. Babes gehiago eskatzen dute.
Más información
Información sobre la manifestación
Más sobre la manifestación

No hay comentarios: