7 de junio de 2010
18 de mayo de 2010
Maskulinitatearen gotorleku
EAEko Defentsoriak egin duen txosten baten arabera, elkarte gastronomikoak kultur eta gizarte eragile garrantzitsuak dira, botere sareak sortzen eta iraunarazten dituzten lekuak eta prestigio iturrietarako sarbide.
Horixe da Berria aldizkariak esaten duena maskulinotasunaren inguruko artikulu baten sarrera bezala.
Artikulua
Horixe da Berria aldizkariak esaten duena maskulinotasunaren inguruko artikulu baten sarrera bezala.
Artikulua
8 de febrero de 2010
84 hildako urte bukaeran!!
Iaz ere, beste hainbat urtetan bezala gizonek hildako emakumeen kopurua altua izan zen. 84 emakume izan ziren erahildakoak guztira, eta esan daiteke bide batez, gobernuaren eta komunikabideen erabateko ixiltasunarekin gertatu zela gainera. Krisia dela eta ez dela, azken hilabete hauetan ez da beste konturik izan eta honek emakumeen hilketa kasuak ezkutatu ditu!
HILKETA GEHIAGO EZ!!!
20 de octubre de 2009
Iruñean haserre daude
Iaz, Martxoaren 8a, larunbata tokatu zen, Hauteskunde batzuen aurretik eta zenbait tokitan manifestazioa egitea debekatu egin zuten erreflexio eguna zela esanez.
Nafarroa izan zen lurralde hauetako bat, eta bertan manifestazioaren amaieran poliziaren karga jasan zuten, betiere bertan izan zirenen hitzetan.
Gertakari hauez gain, orain isunak jartzeko asmoarekin epaiketak burutu behar dituzte, eta manifestazioaren antolatzaileek babesa eskatu dute.
Iruñeako juizioen informazioa
18 de octubre de 2009
Afganistan eta emakumeen egoera
Egun hauetan gure artean Malalai Joya bezalako emakume indartsu eta garrantzitsua izan da. Berak borroka gogorra eta luzea darama bere inguruko jendearekin eta horren erruz, mehatxatua dago. Afganistango parlamentari izan zen 2007ko maiatzerarte, parlamentutik bidali zuten arte, beste parlamentari baten aurka egindako irainen erruz edo. Bertan emakumeen tratamendua kritikatu besterik egin ez arren.
Orain artista, edo idazle internazionalen bidez berak parlamentuak zuen tokia berreskuratu nahian dabil.
12 de octubre de 2009
Ekonomiako nobel saria
Historian lehen aldiz, emakume bat izan da ekonomiako nobel sariaren garailea. Elinor Ostrom izan da saria jaso duen emakumea, gizon batekin batera, Oliver Williamson. Gizarte antolaketak nola erabakitzen diren izan da ikerketa gaia.
Edizio honetako saritutakoen artean inoiz baina emakume gehiago aurkitzen ditugu, 5 guztira. Ea datu hauek handiagotzen diren.
Informazioa
Indarkeria!
Blog honetan indarkeria kasu gutxiagoren berri ematea gustatuta ere, salatu egin behar dira gure inguruan gertatzen direnak. Honelal asteburu honetan 21 urteko gazte bat atxilotu dute bere neska laguna jotzea leporatuta.
Gainera, Mallorcako Santany herrian 37 urteko gizon batek bere emaztea hil du. Biak ere bulgariar nazionalitatea zuten eta beraien seme-alabekin bizi ziren.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)