7 de septiembre de 2009

Beste hilketa bat

Oraingo honetan Alicanteko Ondara herrian gertatu da hilketa. Hilda suertatu den emakumea 34 urtekoa zen eta jaiotzez colombiarra zen, nahiz eta Ondaran bizi. Bere bikotekidearengandik banatze prozesuan zegoen eta gizon hau omen da ustezko hiltzailea.
Heriotza eragin dion gertakari honen aurretik ez omen zen beste tratu txar kasurik gertatu, edo ez behintzat salaketarik.

Informazio gehiago

1 de septiembre de 2009

Ministerioko datuak

Hona hemen berdintasunerako ministerioak argitaratu dituen biolentzia kasuek eragindako hildakoen zerrenda. Zenbakietan ezberdintasunak ikus daitezke, ministerioak argitaratzen duenetik Red feministak argitaratzen duenera esaterako. Batetik besterako aldea biolentzia kasuen definizioan bertan aurkitzen dugu. Ministerioak bikotekideak, edo bikotekide ohiak hildako emakumeak bakarrik kontatzen ditu genero biolentziaren barnean, Red Feministakoek aldiz, familiakideek edo bestelako harremanen ondorio gisa gertatutako kasuak ere kontutan hartzen dituzte.

Emakume hilketak

Uda honetan 12 hilketa kasu gertatu dira, uztaila eta abuztuan. Denak ere biziki gogorrak eta salagarriak izan arren kasuren batek bereziki deitzen du edonoren sentsibilitatean atentzioa. Esaterako abuztuan mutil gazte batek bere bikotekidea hiltzea, bikotekidea haurdun zegolarik.
Oraindik ere emakume asko eta asko hiltzen ditu gaitz sozial honek eta ematen duenez horrela jarraituko du, beraz, gure aldetik kasu hauek salatu eta berriro gerta ez daitezen jendea kontzientziatu dezakegu.

Nasija

31 de agosto de 2009

61 atxiloketa izan dira Euskadin

Urte honetan 214 delitu izan dira, orain arte eta hauetatik 61 kasutan gertatu dira atxiloketak. Delitu eta falta guzti hauek emakumeen askatun sexualaren aurka egin direnak dira. Urtearen lehen 7 hilabeteetan gertatutakoak dira denak.