20 de octubre de 2009

Iruñean haserre daude

Iaz, Martxoaren 8a, larunbata tokatu zen, Hauteskunde batzuen aurretik eta zenbait tokitan manifestazioa egitea debekatu egin zuten erreflexio eguna zela esanez.

Nafarroa izan zen lurralde hauetako bat, eta bertan manifestazioaren amaieran poliziaren karga jasan zuten, betiere bertan izan zirenen hitzetan.

Gertakari hauez gain, orain isunak jartzeko asmoarekin epaiketak burutu behar dituzte, eta manifestazioaren antolatzaileek babesa eskatu dute.



Iruñeako juizioen informazioa

18 de octubre de 2009

Afganistan eta emakumeen egoera

Egun hauetan gure artean Malalai Joya bezalako emakume indartsu eta garrantzitsua izan da. Berak borroka gogorra eta luzea darama bere inguruko jendearekin eta horren erruz, mehatxatua dago. Afganistango parlamentari izan zen 2007ko maiatzerarte, parlamentutik bidali zuten arte, beste parlamentari baten aurka egindako irainen erruz edo. Bertan emakumeen tratamendua kritikatu besterik egin ez arren.

Orain artista, edo idazle internazionalen bidez berak parlamentuak zuen tokia berreskuratu nahian dabil.




12 de octubre de 2009

Ekonomiako nobel saria

Historian lehen aldiz, emakume bat izan da ekonomiako nobel sariaren garailea. Elinor Ostrom izan da saria jaso duen emakumea, gizon batekin batera, Oliver Williamson. Gizarte antolaketak nola erabakitzen diren izan da ikerketa gaia.
Edizio honetako saritutakoen artean inoiz baina emakume gehiago aurkitzen ditugu, 5 guztira. Ea datu hauek handiagotzen diren.

Informazioa

Indarkeria!

Blog honetan indarkeria kasu gutxiagoren berri ematea gustatuta ere, salatu egin behar dira gure inguruan gertatzen direnak. Honelal asteburu honetan 21 urteko gazte bat atxilotu dute bere neska laguna jotzea leporatuta.
Gainera, Mallorcako Santany herrian 37 urteko gizon batek bere emaztea hil du. Biak ere bulgariar nazionalitatea zuten eta beraien seme-alabekin bizi ziren.

7 de octubre de 2009

Abortoarekin bueltaka

Bioetika Komiteak abortuaren legea bermatu egin du, bai behintzat gurasoen baimenik gabeko abortuaren kasuan. Hala ere, kasu larrietan gurasoei esan beharko zaio.
Zientifikoek ulertzen dutenaren arabera amaren eskubideak ez du fetoaren gainetik egon behar baina fetoarenak ere ez amarenaren gainetik, beraz, ponderazio sistemaren antzeko bat eskatzen dute.

5 de octubre de 2009

2 emakumerentzat medikuntzako nobela

Bi emakume eta gizon bat sarituak izan dira kantzerra eta zahartzearen inguruan egin dituzten aurkikuntzak direla eta. Ez dira nobela jasotzen duten lehen emakumeak eta ez dira azkenak izango baina lerro hauen bidez ere beraien lorpenak zabaltzea beharrezkoa da ea emakume hauen izenak ikasten ditugun, historiako pertsona garrantzitsuak diren aldetik.

Bi emakume gehiago hil dituzte

Egun hauetan bi emakume gehiago hil dituzte beraien bikotekideek. Bi kasuak ere oso antzekoak izan dira. Tiroka hil baitituzte biak. Oso gertakari hantzekoetan.

Informazioa


INDARKERIARIK EZ!!

Indarkeria kasua etxean

Barakaldon indarkeria kasu bat dela eta atxiloketa bat gertatu da.

Informazioa