30 de septiembre de 2009

Bilbon bortxaketa berri bat

Bilbon gizon bat atxilotu dute, emakume baten bortxaketa dela eta. Emakumea eta atxilotua etxe berdinean bizi ziren baina dirudienez, ez zuten bestelako harremanik, ez ziren ez familiakoak eta ez bikote ere.

17 de septiembre de 2009

Gertakariak

Azken egun hauetan, hainbat eta hainbat gertakari egon dira, emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia dutenak. Hauetako bat izan daiteke Portugaleten desagertutako neskaren kasua, nahiz eta ertzaintzak bere borondatez alde egin izana ere hipotesien artean izan.
Bestalde Bilbon inguruan ari garela, lurraldearekin jarraituz, Bilbon bertan, 12 urteko neskatsa bat bortxatzen saiatu ziren hilaren 15ean. Laupabost gizonen artean egindako saiakera izan zen. Kasu hau gainera oso larria da, ertzaintzak erasoa izan denik ukatu egiten baitu, neskatoak ukatu egin omen zuen eta. Bitartean senideak eta auzokideak gertatu zela salatzen dute.
Bi kasu hauez gain, Nafarroan egun hauetan bost gizon atxilotu dituzte.

10 de septiembre de 2009

Jabekuntza eskola

Tolosako udalak, bere berdintasun sailaren bidez, jabekuntza eskola antolatu du, datorren urrian asteko asmoz, urriaren 6an hasiko da eta dantza afrikarrak ere izango ditu, beraz, informazio gehiago nahi duenak Tolosako udalarekin jar daiteke kontaktuan edo bestela blog-ean kontsultatu.

Gertuko gertakariak

Gazte bat atxilotu dute bere bikotekidearen etxeari su eman ziola egotzi ondoren. Nahiz eta ustezko erruduna Donostian atxilotu gertakariak Gasteizen izan ziren, ertzaintzak jakitera eman duenaren arabera.

8 de septiembre de 2009

Hilketa gehiago

Blog honetan emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa modura, gertatzen diren kasuen berri ematea erabaki ondoren kronika beltza idazten ari garela esan beharko dugu.
Kasu honetan, Utiel izeneko herrian, Guardia Civil batek bere emaztea hil zuen bere laneko armarekin. Hilketa gertatu ondoren bere kuartelera dei egin zuen egin zuenaren berri emateko.
Gizona depresio prozesu batean omen zebilen eta lana utzi beharrean aurkitu omen zen orain dela hilabete gutxi batzuk. Orain berriro ere lanean hasia zegoen. Emazteari dagokionean, babesik gabe bizi zen aurretik tratu txar kasurik gertatu gabe omen zegoelako.
Indarkeriarekin amaitu behar dugu.

Alardea

Hondarribiako festen egun nagusia da gaur, eta urtero bezala aurten ere alardea atera da. Aurten ere bi konpanien martxa atera da, eta hasiera batean behintzat ez da istilurik gertatu nahiz eta konpainia mixtoak aterki beltzen konpainia izan bere martxan zehar.
Irungoan bezalaxe ere Hondarribian arazo larriak daude gai honen inguruan, emakumeak kantinera bezala nahi dituztelako, eta ez dutelako onartzen beste konpainia batean behintzat emakumeen parte hartzerik. Liskarrik ez da gertatu behintzat momentuz eta aurrera pausu bat izan daiteke. Edo ez? Ertzainez inguratuak baitzeudeun alarde mixtokoak.

7 de septiembre de 2009

Prostituzioaren inguruan zenbait hitz

Prostituzioaren inguruko elkarrizketa.

Branka berdintasunerantz

Atzo izan zen Donostiako Banderaren lehen txanda. Bai behintzat gizonen estropadei dagokionean.

Gizonen arraun txapelketak famatuak dira, gure artean behintzat, jende askok ezagutzen du kirol honen egoera, baina nork daki emakumeen hainbat talde daudela? Kontua da lanean gogor ari direla eta inork ez dakiela horretan ari direla. Inork ez? Beno jende gutxik, azken egun haueta, edo hilabete pare batean behintzat hainbat aldizkaritan tarte txiki bat egitea lortu dute eta ez da gutxi.

Honela abuztuko asteburu batean emakume arraunlarie buruzko artikulu bat agertu zen Zazpika aldizkarian. Eta orain, iraileko gaztezulo aldizkarian beste bat agertzen da. Pixkanaka gizartean eta kirol munduan tokitxo bat egiten ari dira emakume hauek.

Honez gain, aipatu ostiral honetan, hilak 11, Donostian estropaden sailkapenerako deialdia egin du Donostiako udaleko berdintasun sailak. Emakume hauei gure babesa erakusteko asmoz. Beraz, sailkapena ikusi nahi duen edonor gonbidatua geratzen da, hilak 11an Donostiako portuan arratsaldeko 17:00etan.

Anima zaitezte!!!!


Gaztezulo

Beste hilketa bat

Oraingo honetan Alicanteko Ondara herrian gertatu da hilketa. Hilda suertatu den emakumea 34 urtekoa zen eta jaiotzez colombiarra zen, nahiz eta Ondaran bizi. Bere bikotekidearengandik banatze prozesuan zegoen eta gizon hau omen da ustezko hiltzailea.
Heriotza eragin dion gertakari honen aurretik ez omen zen beste tratu txar kasurik gertatu, edo ez behintzat salaketarik.

Informazio gehiago

1 de septiembre de 2009

Ministerioko datuak

Hona hemen berdintasunerako ministerioak argitaratu dituen biolentzia kasuek eragindako hildakoen zerrenda. Zenbakietan ezberdintasunak ikus daitezke, ministerioak argitaratzen duenetik Red feministak argitaratzen duenera esaterako. Batetik besterako aldea biolentzia kasuen definizioan bertan aurkitzen dugu. Ministerioak bikotekideak, edo bikotekide ohiak hildako emakumeak bakarrik kontatzen ditu genero biolentziaren barnean, Red Feministakoek aldiz, familiakideek edo bestelako harremanen ondorio gisa gertatutako kasuak ere kontutan hartzen dituzte.

Emakume hilketak

Uda honetan 12 hilketa kasu gertatu dira, uztaila eta abuztuan. Denak ere biziki gogorrak eta salagarriak izan arren kasuren batek bereziki deitzen du edonoren sentsibilitatean atentzioa. Esaterako abuztuan mutil gazte batek bere bikotekidea hiltzea, bikotekidea haurdun zegolarik.
Oraindik ere emakume asko eta asko hiltzen ditu gaitz sozial honek eta ematen duenez horrela jarraituko du, beraz, gure aldetik kasu hauek salatu eta berriro gerta ez daitezen jendea kontzientziatu dezakegu.

Nasija