8 de julio de 2009

Indarkeria

Gaur irakur dezakegu egunkarian gobernuak 3000 eskumuturreko jarri nahi dituela martxan uztailaren 24tik aurrera. Honela urruntze agindua duten maltratatzaileak kontrolatzeko modu bezala erakutsi dute arduradunek.
Modelo honen bidez, erasotzaile eta erasotuak dispositibo bera erabiliz konektaturik aurkitzen dira, urteko egun eta ordu guztietan.
Baina, tamalez, azken egun hauetan indarkeria kasuren bat edo beste izan ditugu gure inguruan. Honela Bilbon 31 urteko mutil bat atxilotu du ertzaintzak bere bikotekidea jotzeagatik. Hau gutxi balitz, Erandion 19 urteko mutil bat atxilotu dute ustez, neska bati sexu erasoak eragiteagatik.

No hay comentarios: