Atzo abenduaren 4ean udaletxeko aretoan I. Berdintasun Planaren aurkezpena egin zen, hasteko bertara gerturatu zirenei eskerrak eman nahi genizkieke.
Esan aurkezpen publiko honetan, planaren nondik norako orokorrak eman genituela, adibidez, planak dituen ezaugarriak; irekia, parte hartzailea, ebaluagarria eta integrala.
Esan aurkezpen publiko honetan, planaren nondik norako orokorrak eman genituela, adibidez, planak dituen ezaugarriak; irekia, parte hartzailea, ebaluagarria eta integrala.
Eta noski, bi ildo estrategiko jarraitzen dituela azaldu genuen, genero zeharkakotasuna (genero ikuspegia aspektu guztietan txertatzea) eta ekintza positiboa (aldian aldian egiten diren ekintza zehatz eta denboran mugatuak).
Amaitzeko eta ahaztu gabe, plana egiterako orduan izan zen parte hartzearen berri eman zen eta aurrerantzean parte hartzen jarrai dezaten, gonbidapena luzatu zen. Aurrerantzean egingo diren ekintzetan denon parte hartzea bultzatu nahi dugu, bai eragileena (talde ezberdinena) eta bai herritar modura biltzen diren pertsonena ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario